Prestatu zure bidaia

prestatu-zure-bidaia

 

Zure egonaldia ondo antolatzeko, beharrezko informazio guztia ematen dizugu. Mendian egun zoragarri bat igaro ondoren non jan edota gaua non pasa daitekeen eskaintza guztiak, herri bakoitzean informazio bulegoak non dauden, nola iritsi Urumea Arnastura edo bailaran zehar antolatzen diren ekintzen agenda osatua aurki daiteke.

Uztaila

DATA

EKINTZA

AZALPENA

25 eta 26

“Santio” jaiak

“Santiuk” dira Aranoko festa nagusiak. Uztailaren 25 eta 26 festen barne hartuta egokien datorren asteburuan izaten dira ekitaldi nagusiak. Besteak beste herri-kirolak, bertsolariak, arkume-jatea eta herriko artisau, sagardogile eta gaztagileen feria.

Lehenengo 3 aste

Udaleku irekiak

Astean 3 egunetan auzoko haurrak edo udara bertan pasatzen dutenak inguruaz gozatzeko modu aproposa da.

Antolatzailea: “Olak” auzo elkartea

3. edo 4. igandean

Mendi Ibilbidea, goizeko 9:30ean

Familian egiteko ibibide errazak dira.

Antolatzailea: “Olak” auzo elkartea

15

Karmen bezpera

Herri-afaria plazan. Mahaiak eta aulkiak jartzen dira. Janaria bakoitzak berea eramaten duelarik. Ondoren, sua pizten da.

16

Karmengo jaiak (hirigune historikoan)

Hiriguneko alkate berriaren izendapena, musika, balkoi dotoreen lehiaketa, toka, puzgarriak, erromeria…

31

San Inazio erromeria Santa Barbara mendian

Herri-kirolak, erromeria, bazkari herrikoia…

Antolatzailea: Morkaiko kultur elkartea

 

Bisita gidatuak hirigune historikoan

Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendapenaz sailkatutako hirigune historikoa ezagutzeko aukera paregabea.

Ekaina

DATA

EKINTZA

AZALPENA

San Juan inguruan

Sardina jatea eta sua

San Juan bezpera data esanguratsua da Aranon ere. Solstizioaren aitzakian sardina-jatea prestatzen du herritar koadrila batek eta ondoren sua pizten da, gainetik salto egin ahal izateko.

Ekaina eta uztailean

Pala txapelketa

Finala festen inguruan izaten da.

Jaien aurreko igandean

Mendi lasterketa

12 KM inguruko mendi karrera izan ohi da, herrikoia.

Antolatzailea: Ereñotzuko Olak auzo elkartea. Kirol taldea

13an egun nagusia; aurreko asteburuan hasi eta astebete irauten dute

Auzoko jaiak

SAN ANTONIO JAIAK: auzoko jai nagusiak, ohitura handikoak: herrikirolak, kontzertuak, bertsolariak, haur jolasak… denontzat izaten da ekitaldi interesgarriren bat.

3. edo 4. Igandean

Mendi Ibilbidea, goizeko 9:30ean

Familian egiteko ibibide errazak dira.

Antolatzailea: “Olak” auzo elkartea

23

San Juan sua

Herri afaria plazan. Mahaiak eta aulkiak jartzen dira; janaria bakoitzak berea eraman behar du. Ondoren, sua pizten da.

 

BTT proba

Bi zirkuito, bat 34 km-koa eta bigarrena 25 km-koa. Irteera Iskibi kanpinean.

Antolatzailea: Iskibi kanpina.

San Joan egunaren aurreko larunbatean

San Joan jaietako Iragarpen Kontzertua

Herriko plaza nagusian jende ugari biltzen duen argi eta doinu ikuskizuna. Dantzariak, Musika Bandaren doinuak, abesbatzen kantuak, akordeoi taldearen doinuak, saxofoilariak…

Antolatzailea: Hernaniko Udala

2.larunbatean

Kalez kale kantari eta erromeria

 

 

Goizean euskal kantak kalez kale eta arratsaldean erromeria.

Antolatzailea: San Joan konpartsa

San Joan egunaren aurreko larunbatean

Azeri bila lasterketa

Urbieta kalean hasi eta bukatzen den herri lasterketa. Ibilbidea osatzeko 4,5 km-ko zirkuito bati 2 buelta eman behar zaizkio.

Antolatzailea: Hernani Kirol Elkarteko atletismo sekzioa.

 

23tik 27ra

San Joan jaiak

Txaranga, sokamuturra, axeri-dantza, erraldoiak eta buruhandiak, erromeria, dantzaldiak, tanborrada, akelarrea…

 

Maiatza

DATA

EKINTZA

AZALPENA

3. edo 4. igandean

Mendi Ibilbidea, goizeko 9:30ean

Familian egiteko ibibide errazak dira.

Antolatzailea: “Olak” auzo elkartea

1.Astebukaera

“Txino” auzoko jaiak

Lehenengo larunbatean ospatzen da. Herri kirolak, dantzariak, herri bazkaria, berbena, kontzertuak…

2. edo 3. larunbata

Goizutrail

Mendizaleentzat erronka berria. 21,4 km-ko mendi lasterketa.

Antolatzaileak: Goizuetako Udala eta Umore Ona Elkartea

 

Herri krossa

Herri inguruan, bide erdia asfaltatua, beste erdia mendi bideak, 9 km inguruko lasterketa.

Antolatzailea: Umore Ona Elkartea

 

Txalaparta Festa

Ibilaldia txalapartari historikoen etxeetan barrena, hitzaldiak, txalaparta emanaldiak, txalaparta saio libreak…

Antolatzaileak: Hernaniko Musika Eskola eta “Ttakun ttan ttakun” taldea

2.larunbtean

Kalez kale kantari eta erromeria

Goizean euskal kantak kalez kale eta arratsaldean erromeria.

Antolatzailea: San Joan konpartsa

Apirila

DATA

EKINTZA

AZALPENA

3. edo 4. igandean

Mendi Ibilbidea, goizeko 9:30ean

Familian egiteko ibilbide errazak dira.

Antolatzailea: “Olak” auzo elkartea

Azken igandean

Atsolorra

Aurreko urtean jaiotako haurrei ongi-etorria emateko merienda da.

Antolatzailea: Ereñotzuko Auzo Udala

 

Sagar Martxa

Hernaniko 10 sagardotegi eta hainbat paraje eder lotzen dituen 9,5 km-ko txangoa.

Norberak bere gosaria eramaten du eta sagardotegi batean gosaltzen da.

Antolatzailea: Mendiriz Mendi elkartea.

2.larunbatean

Kalez kale kantari eta erromeria

 

 

Goizean euskal kantak kalez kale eta arratsaldean erromeria.

Antolatzailea: San Joan konpartsa

 

Sagardoaren txapelketa (erremontea)

 

 

Erremontea saskia pilotako erreminta gisa erabiltzen duen pilota-modalitatea da: pilota saskiaren behealdetik sartzen da eta puntatik irten etengabeko mugimentu batean.

Antolatzailea: Galarreta 2000 enpresak profesional mailako partidak antolatzen ditu

 

Extremadurako jardunaldiak

Extremadurako janari dastaketa, dantzak, herri bazkaria…

Antolatzailea: Extremadurako kultur etxea

 

Dantzari festa

Euskal Herri osotik gerturatutako hainbat dantzari taldeek kaleetan eskainitako dantza emanaldiak, kalejirak, euskal jantzien erakusketa, hitzaldiak, erromeria…

Antolatzailea: San Joan konpartsa

Azken asteburuan

Txistulari Topaketa

Inguruko herrietako txistulariak elkartu eta herriko kale eta plazak girotzen dituzte beren doinuekin.

Txistulari Gazteen Txapelketa ere ospatzen da (ia Euskal Herri osoko lehiakideekin).

Antolatzailea: Hernaniko Musika Eskola

 

Martxoa

DATA

EKINTZA

AZALPENA

2.larunbatean

Kalez-kale kantari eta erromeria 

Goizean euskal kantak kalez kale eta arratsaldean erromeria.

Antolatzailea: San Joan konpartsa

3.igandean

Tolarea Sagardo Naturalaren Kofradiaren Kapitulua

Hainbat herrietako kofradietako kideak elkartzen dira, bakoitza bere jantziekin (Irungo izokinarena, Ezpeletako piperrarena…). Desfilea egin eta ohorezko kofrade berriak tronuratzen dituzte (sagardoaren munduarekin zerikusia duten pertsonak izan ohi dira). Ondoren bazkaria egiten dute herriko sagardotegi batean.

Antolatzailea: Tolarea Sagardo Naturalaren kofradia