Behatokiak

Urumea Arnastu ingurune naturala paisaia protagonista den ikuspegi zoragarriez osatua dago eta horren adibide dira topatu ditzakegun behatokiak. Batzuetan ermita xarmantez edota leku pribilegiatuz inguratutako guneak dira.

 

ARANO HERRIA

Aranoko herritik natur inguruaren ikuspegi zoragarria izango dugu. Itsasoa herrigunetik ikusten den Nafarroako herri bakarra da, Donostiako badiaren zati bat eta Igeldo mendia. Eguraldi ona egiten duenean "Bermeoko Gabiota" ere ikus daiteke.

Arano-herria

 

JUAN DONOSTI ERMITA (Arano)

Aranoren goikaldean topatu dezakegu ermita. Estalkirik gabe badago ere bista ikusgarriez gozatzeko aukera izango dugu. Ibilbide ezberdinak pasatzen dira bertatik. Bertara iristeko, herriaren bukaeran, elizaren goikaldetik ezkerretara hartuko dugu, berehala errepidea utzi eta ezkerreko bidexka hartuz segituan iritsiko gara Joan Donosti Ermitara. Oinez joateko oso aproposa.

Juan-Donosti-ermita Juan-Donosti-gauez de-noche

 

SANTA BARBARA (Hernani)

Hernanin kokatutako naturgune zoragarri honek, Hernani eta inguruetako ikuspegi ederrez gozatzeko aukera luzatzeaz gain, herriko historia gehiago ezagutzeko aukera ere luzatzen digu.

Aisi gunea, ermita edota taberna topatuko dugu bertan.

Santa-Barbarako-bistakAdarra-eta-Aballarri---Iñaki-Sanz-Azkue

URGARATAKO GAINA ( Goizueta)

Monumentu megalitikoez inguratuta bista ezin hobeak topatuko ditugu Urgaratako gainean. Goizuetako herria ikustean gain, Aranoko lurrak ere ikusteko aukera paregabea da. Goizuetatik, edota Aranotik iritsi daiteke bertara.

Urgarata Arano-Goizueta-ibilbidea

KUXINGO BORDA (Goizueta)

Leitza, Ezkurra eta inguruko herrietako mendi ederrenak ikusteko aukera izan dugu bertatik. Bertara autoz edota oinez joan daiteke. Plazatik Leitzako errepidea hartu eta 1,3 kilometrotara ezkerretra dagoen bidegurutzean gora hartuko dugu. Bide honetatik 4,5 Kilometro ibiliko gara eta (asfaltoa amaitzen den lekuan , 3 kilometrotara, kotxea uzteko aukera dago) bordara iristean eskuinera hartuko dugu, itxitura ondotik bista zoragarriez gozatzeko.

Oinezko ibilbidearen iraupena: 2h 30min
Autoz ibilbidearen iraupena: 15 min

Goizueta-Kuxingoborda

 

SORATXIKI (Goizueta)

Alkaintzuriain auzoan topatuko dugu Soratxiki, herria bera eta herri bueltan dauden baserriak ikusteko aproposa. Bertara iristeko Zubihaundi zubia pasa, ezkerretako eta goraka doan bidea hartuko dugu (Goiko Iturriko bidea). Bide beretik kilometro eta erdi jarraituz, bidegurutzera heltzean, ezkerretera hartuko dugu (antena ondora).

Oinezko ibilbidearen iraupena: 45min

Goizueta-Soratxiki

 

ARRIURDIÑETA (Goizueta)

Alduntzin jauregiaren ondoan, Artikutzara doan errepidea hartuz (lehen sei kilometroak asfaltatuak daude, zazpigarrena ez baina autoz igo daiteke) kantera zaharra topatuko dugu. Bertatik ikuspegi zoragarriez gozatzeko aukera izango dugu.

Oinezko ibilbidearen iraupena: 2h 30min
Autoz ibilbidearen iraupena: 15 min

Goizueta-Arriurdineta

 

 

SARATZETAKO LEPOKO BEHATOKIA (Ereñotzu)

Akola baserriko aparkalekutik Saratzetako lepora igota Donostialdea eta Oarsoaldea ikusteko leku aparta topatuko degu. Jaizkibel mendia, Donostia, Santa Clara irla eta Hernani ikusiko ditu bisitariak. Bi trikuharriren alboan eta sarobearen mugarrien ondoan eserita antzeman daiteke Urumea ibaia Hernanira nola inguratzen den (Onddi eta Urdaburu mendien artean igarota) eta nola itsasoratzen den Donostian bertan.

 

 Saratzetako lepoko behatokia