ETXEEN BISITA GIDATUAK GOIZUETAN
Goizuetatik paseo bat eman eta ezinezkoa da herritik barrena dauden antzinako etxe dotore eta irmoak ez ikustea. Gaur egun gelditzen diren eraikuntzarik nabarmenenak XVI-XVIII. mendeetan eginak dira. Garai hartako burdinolek herriari ekarritako garapen ekonomikoaren ondare dira.