Prestatu zure bidaia

prestatu-zure-bidaia

 

Zure egonaldia ondo antolatzeko, beharrezko informazio guztia ematen dizugu. Mendian egun zoragarri bat igaro ondoren non jan edota gaua non pasa daitekeen eskaintza guztiak, herri bakoitzean informazio bulegoak non dauden, nola iritsi Urumea Arnastura edo bailaran zehar antolatzen diren ekintzen agenda osatua aurki daiteke.

Otsaila

DATA

EKINTZA

AZALPENA

Inauteri ofizialen aurreko larunbatean ospatzen dira Aranoko karnabalak

Karnabalak

Tradizio handiko festa egun honetan etxez-etxeko puska biltzea egiten da goizez. Bazkal ondoren, berriz, Aranoko zahagi dantza. Lehen beti gizonezkoek dantzatu arren, aspaldidanik neska zein mutilek parte hartzen dutelarik.

Antolatzailea: Herriko Festa Batzordea

4

Santa Ageda bezpera

Ohitura zaharrari eutsiz, kopla kantari ibiltzen dira auzoko bi talde, auzoko etxeetan zehar.

Antolatzailea: TXIRRITA eskola eta UR-MIA solas elkartea

4

Santa Ageda bezpera

Santa Ageda bezperan, ohitura zaharrari eutsiz, kopla kantari ibiltzen dira herritarrak.

26tik 28ra

Inauteriak Igandetik asteartera ospatzen dira inauteriak. Igandean, umeen eguna, arratsaldez umeen zahagia (Ikazkina, gure inauterietako personai protagonista). Astelehenean, mozorroak baserriz baserri ibliliko dira eta herrian konpartsa, herri bazkaria, jokoak umeentzako… Asteartean, goizean zehar mozorroak, dantzak etxez-etxe eta arratsaldez, zahagia. Gauetan, berbena.
Martxoaren 4 Inauterietako kontuk egiteko eguna Mozorroen bazkaria eta gauean kontzertuak.

4

Santa Ageda koruak

Santa Ageda bezperan bere omenez koplak kantatzen dituzte abesbatzek kale eta auzoetan.

Antolatzailea: Ohitura Zaharrak Abesbatza.

1.go larunbatean

Kaldereroen konpartsa

Inauteri-konpartsa da, erreginarekin, gurdi apaindu, zaldun eta batez ere XIX mendean Sarriegik egindako doinuak jotzen dituzten zingaroekin, zartagin, galdara, burruntzali eta mailuz horniturik.

Antolatzailea: Elur Txori elkartea.

Inauteri aurreko igandean

“Iñude eta artzainak” konpartsa

Kale buelta eta antzerkia: iñudeek txertoa jartzera eramaten dituzte haurrak, eta ondoren, udaletxeko agintarien aurrean aurkezten dituzte erregistroan izena emateko. Garai hartako janzkerarekin. 

Antolatzailea: Urumea ikastola.

Inauteri aurreko igandean

Inauteri kontzertua

Hernaniko Musika Bandak udaletxeko arkupetan eskaintzen duen kontzertua.  

 

Inauteri jaiak

Txarangak, mozorro festa, erraldoi eta buruhandien konpartsa, axeri-dantza…

 

Sagar lasterra

Herri krosa: Hernaniko sagardotegi gehienak eta hainbat auzo igaroten dituen 10 km inguruko lasterketa. 

Antolatzailea: Hernaniko Udala.

Otsaileko, martxoko eta apirileko asteburuetan

Bisita gidatua hirigunean

Hernaniko hirigune historikoa Euskal Herriko interes historiko-artistikodun guneetako bat da.

Antolatzailea: Hernaniko Udala

Otsaileko, martxoko eta apirileko asteburuetan

Esperientzia: “Sagardoa historian zehar. Erdi aroko Hernani ezagutzeko ibilbidea”

Erdi aroko Hernani ezagutzeko eta sagardoaren kulturan murgiltzeko aukera: bisita gidatua hirigune historikoan + sagardo dastaketa sagardotegian + bazkari sagardotegian.

Antolatzaileak: Donostialdea Turismogunea eta Hernaniko Udala

Urtarrila

DATA

EKINTZA

AZALPENA

5

Erregeen Kabalgata

Antolatzailea: Guraso Elkartea

 

Bertso jaialdia

Punta-puntako bertsolarien emanaldia.

Antolatzailea: Hernaniko Bertso Eskola

2.edo 3.igandean

Txotx denboraldiaren inaugurazio ekitaldia

Sagardotegi denboraldia aurkezteko festa herriko plaza nagusian: txalaparta, gonbidatu ospetsuak, sagardoa, pintxoak, kale animazioa…

Antolatzailea: Txotx Batzordea

Oharra: Txotx denboraldia apirila bukaera arte da.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Autokarabanen aparkalekua

 

 

Hernaniko Udalak atseden gune hau jarri du autokarabanan bidaiatzen dutenen esku, gure herria garraiobide horretan bisitatzen duten guztientzat. Ongi etorri Hernanira!

 IMGP1113

 

 Deskargatu PDF-a

- Aparkalekua erabili ahal izateko Udaltzaingoan aparkatzeko txartela jaso behar duzu. Bertan  ibilgailuaren matrikula eta autokarabanen gunean egingo den egonaldiaren datak zehaztuko dira. 

Txartela ibilgailuaren aurrealdean kristalean ondo ikusteko moduan jarrita egon behar du  

egonaldiak iraun bitartean.

- Udaltzaingoaren bulegoak 24 orduko ordutegia du eta bertan, aparkatzeko txartelarekin batera,  Hernani herriari buruzko esku orria jasoko duzu.

Udaltzaingoaren bulegoaren kokapena: Agustindarren plaza 6 - 1. solairua Tfn: 092 edo 943 24 89 00

- Autokarabanentzako gune honetan gehienez 5 gaueko egonaldia egin ahal izango da.

- Ezingo dira autokarabanatik aulkiak, mahaia, barbakoa, etab. Bezalako elementuak atera eta,    halaber, debekatua dago aparkalekuan kanpatzea.

Kanpatzea izango da ibilgailuaren perimetroa gainditzen duten elementuak zabaltzea, toldoak 

adibidez. (1).

- Atsedengunea beti garbi mantenduko da. Betetzeko eta husteko bornea erabiltzean, ez isuri 

likidorik arketatik kanpo. Zaindu dena garbi gera dadin. (2)

- Atsedengune honetan debekatua dago autoak garbitzea. (2)

 

Arauak betetzen ez badira, dagozkion santzioak ezarriko dira.

Hernaniko Udala

 

(1) 178/1989 Dekretua, uztailaren 27koa, Euskal Herriko Kanpinen Antolaketari buruzkoa.

(2) Herritarren elkarbizitza eta bide publikoaren erabilera eta garbiketa arautzen duen udal ordenantza.

Artikulu gehiago ...