Urumea Arnastu era askotara goza daiteke. Atal honetan piragua edo kayak-ean aritzeko proposamena luzatu nahi dizuegu. Urumea ibaia, leku aproposa dugu kirol honetan lehen pausoak emateko eta baita zailtasun handiko jaitsierak egiteko ere.
Fagollagako presa edo uharkaren ondorioz sortzen den putzuan regateoko ibilbide bat prestatua dago. Ibaira sartzeko hainbat puntu eskaintzen ditu leku honek eta ibai ertz zoragarriez gozatzeko aukera ere.
Emozio gehiago nahi dutenentzat ur saltoez baliatuz, neguan (udaberri eta udazken batzuetan ere) Goizuetatik Donostira arteko ibilbidea egin daiteke.
Dudarik gabe, Urumea Arnastu barne barnetik ezagutzeko aukera bikaina!
Informazio praktikoa
Bertara iristeko errepide ondoan dagoen harri koxkorreko aparkalekuak ibilgailu handientzako ere badu lekua. Jeitsieran maldatxo bat dago, lurrezko eskaileran bidez edo bidezidor baten bidez erraz jaitsi daiteke.
KAXKARDI KIROL ELKARTEA
Hernaniko Kaxkardi Kirol Elkarteak ikastaroak eta piraguak alokatzeko zerbitzua eskaintzen ditu.
Uztaila eta abuztuan bost egunetako ikastaroak antolatu dira. Informazio guztia hemen.
- Taldeentzako piragua ikastaroak neurrira (egun bateko saioak eta trabesiak ere)
25 piragua ditugu
Noiz: Maiatzatik irailera (aukeren arabera)
Kontaktua: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Telefonoa: 667314121
- Beste zerbitzu batzuk: Eskalada, Mendi bizikletaz ibilbide gidatuak (norbere bizikletarekin) eta espeleologia.
Kontaktua: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Telefonoa: 667314121
URUMEA ARNASTU osatzen duten udalek ez dute bere gain hartuko ardura, ikastaroen programazioan izan daitezkeen aldaketena, ezta gerta daitezkeen istripuena ere.