Hernaniko Udalak atseden gune hau jarri du autokarabanan bidaiatzen dutenen esku, gure herria garraiobide horretan bisitatzen duten guztientzat. Ongi etorri Hernanira!
- Aparkalekua erabili ahal izateko Udaltzaingoan aparkatzeko txartela jaso behar duzu. Bertan ibilgailuaren matrikula eta autokarabanen gunean egingo den egonaldiaren datak zehaztuko dira.
Txartela ibilgailuaren aurrealdean kristalean ondo ikusteko moduan jarrita egon behar du
egonaldiak iraun bitartean.
- Udaltzaingoaren bulegoak 24 orduko ordutegia du eta bertan, aparkatzeko txartelarekin batera, Hernani herriari buruzko esku orria jasoko duzu.
Udaltzaingoaren bulegoaren kokapena: Agustindarren plaza 6 - 1. solairua Tfn: 092 edo 943 24 89 00
- Autokarabanentzako gune honetan gehienez 5 gaueko egonaldia egin ahal izango da.
- Ezingo dira autokarabanatik aulkiak, mahaia, barbakoa, etab. Bezalako elementuak atera eta, halaber, debekatua dago aparkalekuan kanpatzea.
Kanpatzea izango da ibilgailuaren perimetroa gainditzen duten elementuak zabaltzea, toldoak
adibidez. (1).
- Atsedengunea beti garbi mantenduko da. Betetzeko eta husteko bornea erabiltzean, ez isuri
likidorik arketatik kanpo. Zaindu dena garbi gera dadin. (2)
- Atsedengune honetan debekatua dago autoak garbitzea. (2)
Arauak betetzen ez badira, dagozkion santzioak ezarriko dira.
Hernaniko Udala
(1) 178/1989 Dekretua, uztailaren 27koa, Euskal Herriko Kanpinen Antolaketari buruzkoa.
(2) Herritarren elkarbizitza eta bide publikoaren erabilera eta garbiketa arautzen duen udal ordenantza.