MITO EDO HERRI IPUIN BATZUK
LAMUSIN, Beheko errotako lamien putzua.
Beheko herritik beherago guazela, errota alletu biño lehentxio, putzu bat do. Hura ez omen da eozin putzu; han lamik eoten omen zian.
Lamik erreka onduan ilia orrazten eoten omen zian ta eskutan urrezko orrazia izaten omen zuten hortako. Orrazia bakarra ez ordia! Hura dena izaten omen zen... urre kolorekua!
Jende askok ez zittun ikusi izan, ta hango putzu hartan sartzen zen eozin nahiko lanakin ateko omen zen! Ba omen zen herrin ikiarri ongi igeri itten zakin bat, ta hura sartu zen batian, kosta omen zitzain atetzen! Zerbatt ba omen zen putzu hartan betti titzen zuna!
Errota jende asko juaten zen garai batian, artua astuan gainian hartu ta taluk itteko iriña kartze. Ta han ingurutik pasatzian ez zuen deus ikusten izain, biño errespetua maten omen zun toki harek! Noizbatt kontatu izan due istorio hoi izautzen duen herritarrak, haikin ongi konpontzeko tarteka talo batzuk edo jateko zerbatte eaman bihar izaten ziyuela lami hoiri. Hola beti pake pixkat izaten zuela kontatzen zuen! Nonbatt ez zian gaxtuk izango, biño... on-onak izango ote zian?
Askotan esan izan da, hoik ipuinak diala eta lamik inoiz ez diala existittu izan! Biño aspaldiko sineskera batek saten zun bezela... “Izena dun guziya omen da!”
ABALLARRI
Munduan aurreneko pertsonak bizi zianian, beste pertsonaje asko ere izaten omen zian. Ta haitako bat zen Sanson. Pertsonan hiru halako omen zen, haundiya, izuarriya, ta behin Urnietako Buruntzatik Arano alde beira zola, ze ikusiko ta Aranoko plazan jendia dantzan saltoka ta kantari zebilela! Ez omen zitzain asko gustatu handik ikusi zuna, ta zalaparta hartan zailtzan aranoarrak akaatzia pentsatu omen zun harri haundi bat botaz.
Larruz indako aballa hartu omen zun, ta harri haundi bat bilatu zunian, aballan jarri ta hasi omen zen harei bueltak ematen... ta non botzeko indarra maten hasiko zen, hor irrixtatu omen zen behi kakan batekin, ta aballarriya erdi bidian geldittu omen zen, Mantale medin.
Aranoko jendiak dantzan seittuko zun ta Sanson han bueltatu izain zen haserre biño ipurdi aldia minbeetuta itxee!
Mantale mendin don Aballarri harriya ikusita jakin leike Sanson zenbateko gizona zen!
"ZAPOK ETA ZIZTANGILAK"
Goizuetan Urumea erreka herrian bertatik igarotzeak izango du akaso zerikusi guztia, edo agian besteren bat izango da arrazoia, baina kontua da aspaldiko ohitura dela goizuetarrei zapoak deitzekoa. Arano, berriz, mendi kaskorago kokatua dago eta beharbada, erreka bazterretik urrunago kokatzeagatik aranoarrei beste modu batera deitzen zaie; ziztangilak (sugandilak). Aranok eta Goizuetak harreman oso berezia izan dute beti, bai elkarri laguntzeko baina baita elkar zirikatzeko ere. Batzuk esan izan dute, zapoak ateratzen direnean ziztangilak gordeta egoten direla eta ziztangilak ateratzeko eguraldia egiten duenean zapoak ez direla ateratzen. Herri arteko "pike" sanoa azaltzeko modu polita dira, nolanahi dela ere, beren identitatearen zati diren bi deiturak: "zapok" eta "ziztangilak".