Errazak

Aparrain (Ereñotzu)

Aparrain (Ereñotzu)

Deskribapena

Aparraingo ibilbideak, Aiako Harriko Parke Naturalaren barruan dagoen arren, hernaniar askorentzat ezezaguna den gune bat ezagutzeko aukera ematen digu. Bide honetan zehar Urumea ibaia Hernanin nola sartzen den ikusiko dugu eta Aparraingo atsedenlekuaz gozatzeko aukera izango dugu.

Bekerri-Larritturri-Herria ibilbidea (Arano)

Bekerri-Larritturri-Herria ibilbidea (Arano)

Deskribapena

Ibilbide honek Aranoko emakumeen bizitza nolakoa zen gertuagotik ezagutzen lagunduko digu, Larriturriko labaderoa zalantzarik gabe garrantzi handiko lekua izan baitzen. Arano inguruko parajeak, pinudi eta pagadiak ere ezagutzeko aproposa da.

Fagollaga-Ereñotzu (Ereñotzu)

Fagollaga-Ereñotzu (Ereñotzu)

Deskribapena

Urumea ibaiaren paraleloan doan ibilbide erraz bezain atsegina da. Familian, bizikletaz, oinez naiz korrika egiteko aproposa. Fagollagako zubia zeharkatu eta ezkerretarako bidea jarraituz hasiko dugu Ereñotzuko herrira iritsi arte. Ibai bazter hau Urumeako eremu babestuaren  barruan dago (LIC URUMEA).

Hernanitik Aiako Harrira SL-GI 1001 (Hernani)

Deskribapena

Hernaniko herrigunea eta Ereñotzu auzoa lotzen dituen ibilbide honek, Aiako Harriko Parke Naturalean sartu edo irteteko aukera eskaintzen digu. Hainbat sagardotegiekin batera, Urumea errekako meandro ikusgarriak bidaide izango dira. Inguru honetako kultura-ondare aberatsaren adibideak ere ez dira faltako, Hernaniko Ainguren Errege-Fabrika izandakoaren arrastoak haren lekuko direlarik.

Ereñotzu

Ereñotzu

Deskribapena

Mendeetan zehar Urumea ibaia oso garrantzitsua izan da hernaniar askorentzat. Honela, uholde lautada eta ibaiertzeko lurretaz baliatuz, Ereñotzu eta Fagollaga bezalako auzoak eraiki dira Urumearen bazterrean. Ibilbide honek auzo hauetako biztanleei aisiarako bide bat eskaintzeaz gain, inguruetan dauden garrantzi historiko, kultural eta naturaleko guneak ezagutzera emateko aukera ematen du.

Herria-Suro-Herria ibilbidea (Arano)

Herria-Suro-Herria ibilbidea (Arano)

Deskribapena

Ibilbide erraz honek Aranoko bistaz eta herriko edertasunez gozatzeko aukera emango digu. Herriko bi auzo elkartzen ditu eta familia zein lagun artean egiteko oso aproposa da.

Igoringo trikuharriak PR-GI 1002 (Ereñotzu)

Igoringo trikuharriak PR-GI 1002 (Ereñotzu)

Deskribapena

Epeletik hasita proposatzen den ibilbide borobila da. Txangoan zehar, Epele errekaren inguruak ezagutzeaz gain, kostaldearen ikuspegi bikaina ere izan daiteke. Hala ere, Igoraingo lepotik eta Akolatxarako gainaren arteko eremuak aipamen berezia merezi du, bertan, gure arbasoen garaietara eramango gaituzten hainbat monumentu megalitiko aurkitzen baitira.

Larritz, Alkaintzuriaren auzoa (Goizueta)

Larritz, Alkaintzuriaren auzoa (Goizueta)

Deskribapena

Familian egiteko modukoa, erraza eta zirkularra (hasieran pista desberdinetatik igo behar da). Soratxikiko behatokian bista ederrez gozatu ondoren, itzultzeko bidea hasi dezakegu, bide lasai eta atseginetatik. Baserri eta borden ondotik joango gara. Marka urdin eta txuriz seinaleztatutako ibilbidea da.

Latse (Ereñotzu)

Latse (Ereñotzu)

Deskribapena

Mendez mende Usoko bailara sortu duen izen bereko errekaren lerroa jarraituz, hainbat fauna eta flora espezierentzako babesleku bikaina den harana ezagutzen joango gara. Ibilbidean gizakiak, historian zehar, bailarako baliabide naturalen ustiaketan utzi dituen aztarnak ikusiko ditugu.

Hernaniko parke eta plazetatik ibilbidea (Hernani)

Hernaniko parke eta plazetatik ibilbidea (Hernani)

Deskribapena

Ibilbide urbano da, herria ezagutzeko beste modu bat, maldarik gabe, zailtasunik gabe, denbora gutxi duzunean ere egiteko modukoa, nahi den puntuan hasi eta utzi daitekeena, herriko parkeez gozatzeko aukera ematen duena, herriko plazak ezagutzeko aukera ematen duena.

Sagarraren bira SL-GI 1002 (Ereñotzu)

Sagarraren bira SL-GI 1002 (Ereñotzu)

Deskribapena

Urumea ibaiaren ondotik doan ibilbide labur, erraz eta ederra da. Bertan, Urumea ibaiak marrazten dituen meandroekin batera, sagardotegi inguruak ezagutzeko aukera eskaintzen da, Larregain, Ereñozu eta Fagollaga auzoetara iristeko aukera errazten duelarik. Gainera, iragan ezberdin baten arrastoak bertatik bertara ikusteko parada luzatzen du, Hernaniko ainguren errege fabrika, esaterako. Txangoan zehar ikusgai diren hainbat baserrik ere aipamen berezia merezi dute, kultura ondarearen osagai garrantzitsuak baitira. Hala, Txilibita, XV. mendean eraikitako baserria.

Santa Barbara (Hernani)

Santa Barbara (Hernani)

Deskribapena

Herri gunetik gertu, Santa Barbara mendia hernaniar askorentzat mendi bira txiki bat egiteko ingurune bikaina da. Ibilbide honen bitartez Lasarterekin muga egiten duen bideetatik pasatuz, Santa Barbara gunea hobeto ezagutzeko aukera izango dugu, mendixka honek izan duen garrantzi historikoaz erreparatuz.

Sagardotegiak (Hernani)

Sagardotegiak (Hernani)

Deskribapena

Hernaniko hainbat sagardotegi lotzen dituen ibilbide honek baserri eta sagarrondo artetik igarotzeko aukera ematen digu. Zailtasun txikiko bide hau txotx garaian sagardotegietaradoan jendeari zuzendua dago batez ere. Herriko plazatik oinez irten eta sagardotegi ondoren autobuses bueltatu edota jan behar dugun sagardotegian autoa utzi eta ibilbidea egiteko aukera ematen digu.