Ezkurran (Nafarroan ) jaio eta Donostian (Gipuzkoan) itsasoratzen den ibaia da Urumea. Usategietako gainean (695 m) jaiotzen da ibaia, Ollin izenarekin. Goizuetan bertan Añarbe errekako urak jasotzen ditu eta Urumea izena hartzen du orduan. Gipuzkoako eta Nafarroako gainerako errekak bezala, nahiko txikia da. Hauek dira Urumearen ezaugarriak: guztira 279 km2-ko azalera du, luzera 57km-koa da (33 Gipuzkoako lurralderi dagozkio eta 24 Nafarroakoari), %16ko malda jaisten du eta urtean zehar bataz beste segunduko 11m3 isurtzen ditu.