Prestatu zure bidaia

prestatu-zure-bidaia

 

Zure egonaldia ondo antolatzeko, beharrezko informazio guztia ematen dizugu. Mendian egun zoragarri bat igaro ondoren non jan edota gaua non pasa daitekeen eskaintza guztiak, herri bakoitzean informazio bulegoak non dauden, nola iritsi Urumea Arnastura edo bailaran zehar antolatzen diren ekintzen agenda osatua aurki daiteke.

Abendua

DATA

EKINTZA

AZALPENA

24

Olentzero

Herriko haurrek etxez-etxeko buelta egiten dute goizean. Herritarrei eguna goxatu eta Olentzerori abesten diote gaueko oparien ametsetan.

Gabon aurreko astean

Gabonetako kontzertua 

Auzoko haurrek eta musikariek abesbatza eta instrumentuekin kontzertua ematen dute.

24

Gabon kantak

Ohitura zaharrari eutsiz, gabon kantak kantatzen ibiltzen dira auzoko bi talde, auzoko etxeetan zehar.

Antolatzailea: TXIRRITA eskola eta “Olak” auzo elkartea

 

Eguberritako kontzertua

Kontzertua: Umore Ona koruak eskeinia.

24

Olentzero

Goizean eskolako umeek gabon kantak kantatzen dituzte herrian zehar. Arratsaldez, helduak kantatzen ibiltzen direlarik eta ilunabarrean Olentzero eta Mari Domingiren bisita haurren gozamenerako.

1.go igandean

“Pablo Lasa” artisau azoka 

Jendaurreko erakusketak, artisauak berak egindako produktuak. Egur taila, bitxigintza, makil postuak, artilea…

Antolatzailea: Gipuzkoako Artisauen Elkartea (Gabiltza)

 

Gazteen Dantza Askatuko txapelketa

 

Hainbat lekuetatik etorritako dantzari gazteak lehian.

Antolatzailea: Kriskitiña dantza taldea

21 egunaren aurreko larunbatean

Santo Tomas eguna 

Txistorra, taloak, erromeria…

Antolatzailea: San Joan konpartsa

24 eta 31

Gabonak

Gabon kantak, Olentzeroa kaleetan, Gabon gaueko kale buelta, Urte Zahar Erronda…

Antolatzaileak: herriko abesbatzak, Ttarla dantza taldea, Musika Eskola, Musika Banda.

 

Azaroa

 

 

DATA

EKINTZA

AZALPENA

Azaroaren 11 inguruko larunbatean

San Martin jaia, herriko zaindariaren eguna

Ohikoa izaten da argazki lehiaketa, herritarren baten eskutik ekitaldiren bat eta gaztain eta talo jatea. Oso egun preziatua da aranoarrentzat.

Lehen 2 asteetan

Udazken kulturala

Beste ekitaldi batzuk: hitzaldiak, pelikulak, diaporamak, erakusketak…

Antolatzailea: “Olak” auzo elkarteak

3. edo 4. igandean

Mendi Ibilbidea, goizeko 9:30ean

Familian egiteko ibibide errazak dira.

Antolatzailea: “Olak” auzo elkartea

Ostiral eta larunbatetan

Hilabete kulturala

Aste bukaeretan ekintza desberdinak, hitzaldiak, proiekzioak…

Azken larunbata

Feri eguna

Bertako produktuek eta azindak protagonismo berezia dutelarik, betizua (behi autoktonoa eta basatia), jaka nabarra, sasi-ardia, euskal txerria, babestutatu espezieak ezagutzera emateko, 2004an berreskuratutako eguna.

2.larunbatean

Kalez Kale Kantari eta erromeria 

Goizean euskal kantak kalez kale eta arratsaldean erromeria.

Antolatzailea: San Joan konpartsa

 

Mendizale Astea

 

Hitzaldiak, argazki lehiaketa, munduko mendi ikusgarrienetara egindako bidaien proiekzioak: Himalaya, Groenlandia, Iran...

Antolatzailea: Mendiriz Mendi Elkartea

 

Kulturen Arteko Azoka

 

Hitzaldiak, artisau produktuak (xaboia, senda-belarrak, ogia, abalorioak…), afrikar-musika, arabiar-dantzak, euskal-dantzak, desfilea Erdi Aroko jantziekin…

Antolatzailea: Hernani Errotzen kultur elkartea

 

Santa Zezilia kontzertuak

 

Kontzertuak musikaren zaindariaren omenez.

Antolatzaileak: Hernaniko Musika Banda, herriko abesbatzak.

Urria

DATA

EKINTZA

AZALPENA

2an Megalitoen eguna Megalitoen ibilbidea goizean egin eta historiaurreko egitura hauek ezagutzeko tailerrak eta hitzaldiak egongo dira egun horretan.

Azken 3 aste

Udazken kulturala

Auzoko produktuen feria izaten da, urriko 3.igandean, gaztain-jatea eta sagardo probaketa barne.

Beste ekitaldi batzuk ere: hitzaldiak, pelikulak, diaporamak, erakusketak…

Antolatzailea: “Olak” auzo elkartea

3. edo 4. igandean

Mendi Ibilbidea, goizeko 9:30ean

Familian egiteko ibibide errazak dira.

Antolatzailea: “Olak” auzo elkartea

2.larunbatean

Kalez Kale Kantari eta erromeria

Goizean euskal kantak kalez kale eta arratsaldean erromeria.

Antolatzailea: San Joan konpartsa

 

Albokarien Topaketa

Albokari taldeen kale-buelta, herri bazkaria,  kontzertuak, Euskal Herriko hainbat lekuetatik etorritako albokari taldeen emanaldia kaxkoan, alboka egileen azoka…

Antolatzailea: Hernani Musika Eskolako alboka taldea

3.astean

Bakailao Astea 

Tabernen arteko bakailao pintxo lehiaketa, kale animazioa, azoka berezia, sagardoa, bakailaoa pil-pil eran lehiaketa…

Antolatzaileak: Berriak elkartea, Donostialdea Turismogunea, Hernaniko Udala

Iraila

DATA

EKINTZA

AZALPENA

 

Ereñotzutik Aranora igoera bizikletaz

Karrera herrikoia izaten da eta bukaeran, Aranoko kontzejuan bazkaria egiten da.

Antolatzailea: “Olak” auzo elkartea

3. edo 4. igandean

Mendi Ibilbidea, goizeko 9:30ean

Familian egiteko ibibide errazak dira.

Antolatzailea: “Olak” auzo elkartea

 

Euskal festa

Talo-bazkaria, toka txapelketa, berbena… Egun polit bat, giro ezin hobea.

Antolatzailea: Iskibi kanpina

2.larunbatean

Kalez Kale Kantari eta erromeria 

Goizean euskal kantak kalez kale eta arratsaldean erromeria.

Antolatzailea: San Joan konpartsa

3.igandean

Gazteen Trikitixa Txapelketa

Trikitixa doinuak entzuteko aukera ezin hobea.

Antolatzailea: Kriskitiña dantza taldea

 

Euskal Jaiak

Abeltzaintza azoka, antzinako jokuak, taloa, sagardoa, herri kirolak, erromeria, Musika Bandaren kontzertua…

Antolatzaileak: dantza taldeak, kultur- kirol- elkarteak, Udala…

Abuztua

DATA

EKINTZA

AZALPENA

16

San Roke eguna

San Roke ermitan dute hitzordua herritarrek. Txistulariekin kalejira, meza eta pilota partidua izaten dira egun honetako protagonistak.

2. igandea

Umeen eguna

Auroroak, umeen txaranga, pilota partiduak, umeen bazkaria, jokoak, berbena… egun polita txikienek ongi pasatzeko.

14tik 18ra

Herriko festak

14an eguerdiko 12:00etan hasiera ematen zaio eta 18a bitarte, txaranga, pilota partiduak, dantzariak, sagardo lehiaketa, bertsolariak, zezenak, berbenak, kontzertuak… ongi pasatzeko aukera ederrak.

 

Bisita gidatuak hirigune historikoan

Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendapenaz sailkatutako hirigune historikoa ezagutzeko aukera paregabea.

Artikulu gehiago ...