AZERI DANTZA HERNANIN
Dantza hau 14 edo 16 gazteen arteko jolasean datza. Guztiak soka batera lotuta daude, gidari bat aurrean dutelarik. Eskuan puxikak edo maskuriak eramaten dituzte. Ondorioz, dantza hau ere Maskuri Dantza izenez ezaguna da. Kaletarrei ezustekoak eta “jipoiak” emateko asmotan, soka tarteka atarietan eta izkinetan gordetzen da.
Inauterietan eta San Juan egunean ospatzen den dantza hau, goizeko bederatzietan herriko Gudarien plazatik irteten da, herri erdiko kaleak zeharkatzeko asmoz. Orain gutxi arte, herriko hainbat etxeek bi aldetara irteera zuten, eta soka alde batetik bestera igarotzen zen bizilagunak izutuz. Gaur egun, berriz, etxe berrien estruktura dela eta, ibilbideak zuzenagoak dira.
Herrian hain festa maitatua da, zein bizilagunek Azeri Dantza beren etxeetan sartzen uzten duten. Garai batean puxikak prestatzea soka gidariaren lana zen, baina gaur egun, lan hau banatuagoa dago.
Azeri Dantza azken 100 urteetan:
Azeri Dantza edo Maskuri Dantza inauteritan egiten zenaren berri XIX. mende bukaeran aurkituko dugu. Gerrate Zibilaren ondoren inauteriak debekatu egiten zire, hau dela eta dantza San Juanetan soilik ospatzera pasa zen.
Azeri Dantzan ere aldaketak izan dira. Garai batean, dantzari buruak eta lehen dantzariak bakarrik eramaten zuten maskuria. Besteek poltsikoetan irina eta aurpegia zikintzeko beste zenbait gai eramaten zituzten.
Azken urteetan, inauterietan dantzatzeko ohitura berreskuratu da. Gainera, dantzak moldaketa bat jasan du, izan ere, jendeari arreta galerazteko asmotan azeriz jantzitako pertsonaiak parte hartzen baitu.
Dantzen emanaldiak:
- Ihauterietan: larunbatean eta astelehenean, goizeko 10:00etan.
- San Juan jaietan: ekainak 25, 26 eta 27, goizeko 09:00etan.
(Iturria: www.kulturaweb.com)
TXOTX DENBORALDIA
Txotx denboraldia sagardotegi eta sagardoak ezagutu eta dastatzeko garaia da, berezko portaera arauak dauzkan ohitura ezagutzeko aukera ezin hobea.
Sagardotegira joatea jarduera kulturala eta gastronomikoa da.
Txotx garaia urtarrilaren bukaeran hasten da eta apirilaren bukaeran amaitzen da. Garai horretan, sagardoa edateko “txotx erritua” jarraitzen da sagardotegietan.
Txotx erritua honetan datza: sagardogileak “txotx” esandakoan pertsona bakoitzak, iritsiera ordena errespetatuz, edalontzi hutsa okertu egiten du kupeleko zulo txiki batetik bizi-bizi irteten den sagardoa edalontzian lehertzeko. Aldi bakoitzean sagardo pixka bat hartzen da, ez da edalontzia betetzen.
Sagardogileak kupel ezberdinak irekitzen ditu eta horrela sagardo bat baino gehiago probatzeko aukera izaten da.
Beraz, Txotx denboraldia garai ezin hobea da bisitariek esperientzia berezia bizitzeko, sagardotegiko menu tradizionala dastatuaz sagardoa txotx erara edateko (sagardotegiko menua: bakailao-tortilla, bakailaoa saltsan edo frijituta, txuleta, gazta, intxaurrak, irasagarra eta sagardoa).
Hernanin, txotx denboraldiari hasiera emateko jende andana biltzen duen ekitaldia antolatzen da Gudarien plazan.
Ekitaldi hori San Sebastian egunaren (urtarrilak 20) hurrengo igandean izan ohi da eta, besteak beste, Hernaniko 12 sagardogileek hartzen dute parte.
Zatoz ezagutzera!