Goizueta

Ohitura eta bitxikeriak

GASTRONOMIA

Gastronomiak garrantzi handia izan du eta du gaur egun ere Goizuetan. Horren adibide da bertan prestatzen den “Buru zopa”: arkume burua, birikak eta bihotza, tipula, baratxuria, piper gorria, zopako ogia, gatza eta olioaz egindako eltzekoa. Inauterietan zerri hankak edo “Xangok” jateko ohitura dago gaur egun ere.

TRABUKO

Goizuetan bada gizon bat deitzen zaio Trabuko”. Horrela hasten dira Mikel Laboak famatu egin eta XVIII.mendean Berdaio deituriko (Joseph Etchegaray) gizon batek idatzitako bertsoak. Bertsoek Goizueta, Leitza, Oiartzun eta inguruko herrietan lapur eta gaizkile talde batek XVIII.mendean egindakoak kontatzen ditu.

Berdaio lapurreta eta txanponak faltsutzeagatik kartzelaratu zuten. Bertan zela idatzi zituen bertso horiek. Trabuko gaizkile talde berdineko kidea zen eta Berdaio salatu zuena izan zen. Azken honek, ordainean, idatzi zituen bertsoak azken honek, Elaman burututako hilketa hala nola.

Goizuetan bada gizon bat
deritzen zaio Trabuko;
hitzak ederrak, bihotza paltso,
sekula etzaio paltako;
egin dituen dilijentziak
berari zaizkio damuko.

Ongi ongi oroitu hadi
zer egin huen Elaman;
difuntu horrek izatu balu
jarraikilerik Lesakan,
orain baino lehen egongo hintzan
ni orain nagoen atakan.

Neure andreak ekarri zuen
Aranaztikan dotea;
hobe zukean ikusi ez balu
Bedabioko atea,
orain etzuen hark idukiko
dadukan pesadunbrea.

Nere buruaz ez naiz oroitzen
zeren ez naizen bakarra;
hazitzekoak hor uzten ditut
bi seme ta hiru alaba,
jaun zerukoak adi dezala
hoien amaren negarra.

 

XALTO BERTSOLARIA

1927ko azaroaren 20an jaio zen Goizuetan Andres Narvarte “ Xalto” bertsolaria . Nekazaria lanbidez, Lazkao Txikirekin batera soldaduska Afrikan egitea suertatu zitzaion. Bertsolari klasikoa eta eskola gabea zen “Xalto”, garaiko bertsolari gehienak bezala. Nafarroako Bertsolari  txapelduna izan zen 1960 eta 1964. urteetan eta bigarren postua lortu zuen 1962 eta 1966an.

1971ko urtarrilaren 9an hil zen mendian sasi-larrea erretzen ari zela.

Gaur egun Nafarroako Bertsozale elkarteak eta Goizuetako Udalak bi urtetik behin Xalto izeneko bertso txapelketa antolatzen dute bertsolari gazteenei aukera emateko helburuarekin.

KIROLARIAK

Goizuetak kirolarekin harreman handia izan du beti eta azpimarratzekoak dira eman dituen kirolariak. Pilotak leku berezia izan du beti herrian, hori dela eta, Nafarroako Pilotaren Ibilbidearen barruan kokatua dago gaur egun. Pilotariei dagokionean, Asier eta Aimar Olaizola (azken hau bost aldiz lau erdiko txapelduna) , Jon Apezetxea, Julen Salaberria eta Iñaki Lujanbio  aipatu ditzakegu, baita Aritz Zubiri erremontista (Gipuzkoa eta Euskadiko txapelduna) ere.

Baina ez da herria bere mugetatik haratago ospetsu egin duen bakarra, futbolak ere garrantzi handia izan baitu eman dituen jokalari handiak direla eta. Bakero anaia-arrebak (Jon, Jose Mari, Ixiar eta Ainhoa) edota Etxeberria Osasunako jokalariak esaterako.

 

Futbolariak-Goizueta

 

Zer egin eta ikusi Goizuetan