Herriko jaiak San Joanetan izaten dira, ekainaren 23tik 27ra, eta jaietan egiten diren ospakizunen artean Azeri Dantza nabarmentzen da. Azeri dantzaz gain, ikusteko eta bizitzeko ekintza ugari izango ditu bertara hurbiltzen den edonork. Akelarrea, Txosna guneko giroa, Musika ekitaldiak, haurrentzako ikuskizunak edo txarango soinuak besteak beste.
Festen arrakasta antolaketan aritzen diren elkarte guztien lanari dagokio, hilabetetako esfortzuari esker ekintza anitz antolatzea lortzen baitute.Herriak herriarentzako prestaturiko festak direla esan dezakegu.
Urtean zehar beste zenbait ekintza ere topatu ditzakegu, hemen hauetariko batzuk:
BESTE OSPAKIZUN ETA FESTAK:
- Osiñaga auzoko jaiak – ekainean
- San Antonio jaiak Ereñotzun – ekainaren 13an
- San Fermin jaiak Martindegi auzoan – uztailaren 7an
- Karmengo jaiak kaxkoan –uztailean
- Portu auzoko jaiak- abuztuan, azkeneko asteburuan
- Zikuñaga auzoko jaiak-irailean
- Latsunbeberri-Marielutsen auzo eguna - irailean
Karabelen auzo eguna - irailean