Apirila

DATA

EKINTZA

AZALPENA

3. edo 4. igandean

Mendi Ibilbidea, goizeko 9:30ean

Familian egiteko ibilbide errazak dira.

Antolatzailea: “Olak” auzo elkartea

Azken igandean

Atsolorra

Aurreko urtean jaiotako haurrei ongi-etorria emateko merienda da.

Antolatzailea: Ereñotzuko Auzo Udala

 

Sagar Martxa

Hernaniko 10 sagardotegi eta hainbat paraje eder lotzen dituen 9,5 km-ko txangoa.

Norberak bere gosaria eramaten du eta sagardotegi batean gosaltzen da.

Antolatzailea: Mendiriz Mendi elkartea.

2.larunbatean

Kalez kale kantari eta erromeria

 

 

Goizean euskal kantak kalez kale eta arratsaldean erromeria.

Antolatzailea: San Joan konpartsa

 

Sagardoaren txapelketa (erremontea)

 

 

Erremontea saskia pilotako erreminta gisa erabiltzen duen pilota-modalitatea da: pilota saskiaren behealdetik sartzen da eta puntatik irten etengabeko mugimentu batean.

Antolatzailea: Galarreta 2000 enpresak profesional mailako partidak antolatzen ditu

 

Extremadurako jardunaldiak

Extremadurako janari dastaketa, dantzak, herri bazkaria…

Antolatzailea: Extremadurako kultur etxea

 

Dantzari festa

Euskal Herri osotik gerturatutako hainbat dantzari taldeek kaleetan eskainitako dantza emanaldiak, kalejirak, euskal jantzien erakusketa, hitzaldiak, erromeria…

Antolatzailea: San Joan konpartsa

Azken asteburuan

Txistulari Topaketa

Inguruko herrietako txistulariak elkartu eta herriko kale eta plazak girotzen dituzte beren doinuekin.

Txistulari Gazteen Txapelketa ere ospatzen da (ia Euskal Herri osoko lehiakideekin).

Antolatzailea: Hernaniko Musika Eskola