Uztaila

DATA

EKINTZA

AZALPENA

25 eta 26

“Santio” jaiak

“Santiuk” dira Aranoko festa nagusiak. Uztailaren 25 eta 26 festen barne hartuta egokien datorren asteburuan izaten dira ekitaldi nagusiak. Besteak beste herri-kirolak, bertsolariak, arkume-jatea eta herriko artisau, sagardogile eta gaztagileen feria.

Lehenengo 3 aste

Udaleku irekiak

Astean 3 egunetan auzoko haurrak edo udara bertan pasatzen dutenak inguruaz gozatzeko modu aproposa da.

Antolatzailea: “Olak” auzo elkartea

3. edo 4. igandean

Mendi Ibilbidea, goizeko 9:30ean

Familian egiteko ibibide errazak dira.

Antolatzailea: “Olak” auzo elkartea

15

Karmen bezpera

Herri-afaria plazan. Mahaiak eta aulkiak jartzen dira. Janaria bakoitzak berea eramaten duelarik. Ondoren, sua pizten da.

16

Karmengo jaiak (hirigune historikoan)

Hiriguneko alkate berriaren izendapena, musika, balkoi dotoreen lehiaketa, toka, puzgarriak, erromeria…

31

San Inazio erromeria Santa Barbara mendian

Herri-kirolak, erromeria, bazkari herrikoia…

Antolatzailea: Morkaiko kultur elkartea

 

Bisita gidatuak hirigune historikoan

Kultura Ondasun gisa Monumentu Multzo izendapenaz sailkatutako hirigune historikoa ezagutzeko aukera paregabea.