DATA |
EKINTZA |
AZALPENA |
Inauteri ofizialen aurreko larunbatean ospatzen dira Aranoko karnabalak |
Karnabalak |
Tradizio handiko festa egun honetan etxez-etxeko puska biltzea egiten da goizez. Bazkal ondoren, berriz, Aranoko zahagi dantza. Lehen beti gizonezkoek dantzatu arren, aspaldidanik neska zein mutilek parte hartzen dutelarik. Antolatzailea: Herriko Festa Batzordea |
4 |
Santa Ageda bezpera |
Ohitura zaharrari eutsiz, kopla kantari ibiltzen dira auzoko bi talde, auzoko etxeetan zehar. Antolatzailea: TXIRRITA eskola eta UR-MIA solas elkartea |
4 |
Santa Ageda bezpera |
Santa Ageda bezperan, ohitura zaharrari eutsiz, kopla kantari ibiltzen dira herritarrak. |
26tik 28ra |
Inauteriak | Igandetik asteartera ospatzen dira inauteriak. Igandean, umeen eguna, arratsaldez umeen zahagia (Ikazkina, gure inauterietako personai protagonista). Astelehenean, mozorroak baserriz baserri ibliliko dira eta herrian konpartsa, herri bazkaria, jokoak umeentzako… Asteartean, goizean zehar mozorroak, dantzak etxez-etxe eta arratsaldez, zahagia. Gauetan, berbena. |
Martxoaren 4 | Inauterietako kontuk egiteko eguna | Mozorroen bazkaria eta gauean kontzertuak. |
4 |
Santa Ageda koruak |
Santa Ageda bezperan bere omenez koplak kantatzen dituzte abesbatzek kale eta auzoetan. Antolatzailea: Ohitura Zaharrak Abesbatza. |
1.go larunbatean |
Kaldereroen konpartsa |
Inauteri-konpartsa da, erreginarekin, gurdi apaindu, zaldun eta batez ere XIX mendean Sarriegik egindako doinuak jotzen dituzten zingaroekin, zartagin, galdara, burruntzali eta mailuz horniturik. Antolatzailea: Elur Txori elkartea. |
Inauteri aurreko igandean |
“Iñude eta artzainak” konpartsa |
Kale buelta eta antzerkia: iñudeek txertoa jartzera eramaten dituzte haurrak, eta ondoren, udaletxeko agintarien aurrean aurkezten dituzte erregistroan izena emateko. Garai hartako janzkerarekin. Antolatzailea: Urumea ikastola. |
Inauteri aurreko igandean |
Inauteri kontzertua |
Hernaniko Musika Bandak udaletxeko arkupetan eskaintzen duen kontzertua. |
Inauteri jaiak |
Txarangak, mozorro festa, erraldoi eta buruhandien konpartsa, axeri-dantza… |
|
Sagar lasterra |
Herri krosa: Hernaniko sagardotegi gehienak eta hainbat auzo igaroten dituen 10 km inguruko lasterketa. Antolatzailea: Hernaniko Udala. |
|
Otsaileko, martxoko eta apirileko asteburuetan |
Bisita gidatua hirigunean |
Hernaniko hirigune historikoa Euskal Herriko interes historiko-artistikodun guneetako bat da. Antolatzailea: Hernaniko Udala |
Otsaileko, martxoko eta apirileko asteburuetan |
Esperientzia: “Sagardoa historian zehar. Erdi aroko Hernani ezagutzeko ibilbidea” |
Erdi aroko Hernani ezagutzeko eta sagardoaren kulturan murgiltzeko aukera: bisita gidatua hirigune historikoan + sagardo dastaketa sagardotegian + bazkari sagardotegian. Antolatzaileak: Donostialdea Turismogunea eta Hernaniko Udala |