Arano
Inauteri ofizialen aurreko larunbatean ospatzen dira Aranoko karnabalak
Otsaila
Tradizio handiko festa egun honetan etxez-etxeko puska biltzea egiten da goizez. Bazkal ondoren, berriz, Aranoko zahagi dantza. Lehen beti gizonezkoek dantzatu arren, aspaldidanik neska zein mutilek parte hartzen dutelarik.
Antolatzailea: Herriko Festa Batzordea
Ohitura zaharrari eutsiz, kopla kantari ibiltzen dira auzoko bi talde, auzoko etxeetan zehar.
Antolatzailea: TXIRRITA eskola eta UR-MIA solas elkartea
Santa Ageda bezperan, ohitura zaharrari eutsiz, kopla kantari ibiltzen dira herritarrak.
Santa Ageda bezperan bere omenez koplak kantatzen dituzte abesbatzek kale eta auzoetan.
Antolatzailea: Ohitura Zaharrak Abesbatza.
Hernani
1.go larunbatean
Otsaila
Inauteri-konpartsa da, erreginarekin, gurdi apaindu, zaldun eta batez ere XIX mendean Sarriegik egindako doinuak jotzen dituzten zingaroekin, zartagin, galdara, burruntzali eta mailuz horniturik.
Antolatzailea: Elur Txori elkartea.
Hernani
Inauteri aurreko igandean
Otsaila
Kale buelta eta antzerkia: iñudeek txertoa jartzera eramaten dituzte haurrak, eta ondoren, udaletxeko agintarien aurrean aurkezten dituzte erregistroan izena emateko. Garai hartako janzkerarekin.
Antolatzailea: Urumea ikastola.
Hernani
Inauteri aurreko igandean
Otsaila
Hernaniko Musika Bandak udaletxeko arkupetan eskaintzen duen kontzertua.
Txarangak, mozorro festa, erraldoi eta buruhandien konpartsa, axeri-dantza…
Herri krosa: Hernaniko sagardotegi gehienak eta hainbat auzo igaroten dituen 10 km inguruko lasterketa.
Antolatzailea: Hernaniko Udala.
Hernani
Otsaileko, martxoko eta apirileko asteburuetan
Otsaila
Hernaniko hirigune historikoa Euskal Herriko interes historiko-artistikodun guneetako bat da.
Antolatzailea: Hernaniko Udala
Hernani
Otsaileko, martxoko eta apirileko asteburuetan
Otsaila
Erdi aroko Hernani ezagutzeko eta sagardoaren kulturan murgiltzeko aukera: bisita gidatua hirigune historikoan + sagardo dastaketa sagardotegian + bazkari sagardotegian.
Antolatzaileak: Donostialdea Turismogunea eta Hernaniko Udala