Articles in Category: Ekaina

Sardina jatea eta sua

Arano

San Juan inguruan
Ekaina

San Juan bezpera data esanguratsua da Aranon ere. Solstizioaren aitzakian sardina-jatea prestatzen du herritar koadrila batek eta ondoren sua pizten da, gainetik salto egin ahal izateko.

Pala txapelketa

Arano

Ekaina eta uztailean
Ekaina
Finala festen inguruan izaten da.

Auzoko jaiak

Ereñotzu

13an egun nagusia; aurreko asteburuan hasi eta astebete irauten dute
Ekaina
SAN ANTONIO JAIAK: auzoko jai nagusiak, ohitura handikoak: herrikirolak, kontzertuak, bertsolariak, haur jolasak… denontzat izaten da ekitaldi interesgarriren bat.

San Juan sua

Goizueta

23
Ekaina
Herri afaria plazan. Mahaiak eta aulkiak jartzen dira; janaria bakoitzak berea eraman behar du. Ondoren, sua pizten da.

BTT proba

Goizueta

23
Ekaina

Bi zirkuito, bat 34 km-koa eta bigarrena 25 km-koa. Irteera Iskibi kanpinean.

Antolatzailea: Iskibi kanpina.

San Joan jaietako Iragarpen Kontzertua

Hernani

San Joan egunaren aurreko larunbatean
Ekaina

Herriko plaza nagusian jende ugari biltzen duen argi eta doinu ikuskizuna. Dantzariak, Musika Bandaren doinuak, abesbatzen kantuak, akordeoi taldearen doinuak, saxofoilariak…

Antolatzailea: Hernaniko Udala

Azeri bila lasterketa

Hernani

San Joan egunaren aurreko larunbatean
Ekaina

Urbieta kalean hasi eta bukatzen den herri lasterketa. Ibilbidea osatzeko 4,5 km-ko zirkuito bati 2 buelta eman behar zaizkio.

Antolatzailea: Hernani Kirol Elkarteko atletismo sekzioa.

San Joan jaiak

Hernani

23tik 27ra
Ekaina
Txaranga, sokamuturra, axeri-dantza, erraldoiak eta buruhandiak, erromeria, dantzaldiak, tanborrada, akelarrea…