Zentral hidroelektrikoak
![Zentral hidroelektrikoak](https://www.urumeaarnastu.com/media/zoo/images/Zentral-hidroelektrikoak-Urumea_1164e071002ef098ffbe22f3fe5d7126.jpg)
Urumea ibaiko urak hartzen duen indarra aprobetxatuz energia elektrikoa lortzeko aukera zegoela ikusita, zentral hidroelektriko ugari jarri ziren honen inguruetan. Gaur egun asko martxan ez badaude ere, zonaldeko industriaz zerbait gehiago jakiteko gune interesgarriak dira. Gaur egunean, Añarbeko zentralean bisita gidatuak antolatzen dira.