Hernaniko industria batzuk

Hernani

Hernaniko industria batzuk

Hernani tradizio industrial handiko herria da. Betidanik egon dira bertan pisu handiko enpresak: Pedro Orbegozo, Papelera Guipuzcoana de Zicuñaga...

Egungo enpresa garrantzitsuenetariko bat Orona kooperatiba da.

Gaur egun Urumea ibaiaren inguruan hainbat industrialde  daude: Landare, Ibaiondo, Zikuñaga, Eziago, Ibarluze eta Epele.

Bere garaian garrantzitsuak izan ziren Hernaniko industria batzuk:

  • Pospolo lantegiak: Yurritarena 1886an eta Don Tomás Jáureguirena 1892an.

 

  • Pilotagintza artisau industria: 1889an Enrique Gorosabel pilotagile hernaniarrak  zilarrezko domina lortu zuen Bartzelonako erakusketan.

 

  • Industria kimikoa: Lekumberri y Cía eta Puig y Cía  lantegiak (1890).

 

  • Hirinaren industria: Ubarretxena jaunen “La Urumea” lantegia

 

  • Papergintza: Sesé y Cía lantegia,  herederos de don Bonifacio Guibert lantegia...

 

  • Ehungintza: garai batean puntu-lanak egiten zituzten lantegi ugari zeuden: Ubarretxena,  Vallejo y Cía, Morencos y Miranda, Biardeau y Cía, Carrero (1931)...

 

* Bitxikeria: 1889 urtean Hernaniko hainbat lantegitan telefonoa jarri zen.

Iturria: Luis Blas Zuletaren “Hernani entre dos guerras-1872-1936” liburua.