Goizarin Burdinola
Goizueta
Orreagako Kolegiata Urumea garaiko lurralde ia osoaren jabe zen Erdi Aroan. Kolegiatak administratzen eta alokatzen zituen bertako baliabideak: larreak, ura, etxe asko, burdinola eta basoa, eta horrekin inportanteena, ikatza. Ala izan zen mende eta mendeetan zehar. Kolegiatak alokatzen zion burdin-gizonari Gozaringo burdinola eta inguruko basoko ikatza.
Burdinola handia eta txikia zeuden; lehenengoa, burdin-mehatik burdina ateratzen zuena, eta bigarrena, burdin horri forma basikoak ematen zizkiona. Errota, arragoa (burdin-meha prestatzeko), zubi berria eta zaharra, burdin-gizonaren etxea (apenas ez dago ezer), ubidea edota presa ikusi daitezke gaur egun oraindik.
XIX. mendean teknika berriak agertzeak eta Kantauriar isurialdeko bailaretan erabiltzen den burdina lantzeko teknika ez zen errentagarria. Hortaz, pixkanaka-pixkanaka burdinolak desagertzea ekarri zuen.
Bertara iristeko, Ardiurdiñetan autoa utzi eta Artikutzako pista hartuz, bideari jarraitu besterik ez da egin behar, 4km inguruko bide errazak dira, familian egiteko modukoak.