Fagollagako burdinola eta Aingura fabrika
Ereñotzu
Egungo Fagollaga etxearen parean, errepideari pegatuta, begetazioak apainduriko harrizko torre handi batek emango digu ongi etorria Urumearen errealitate industrialera. Bertan kokatu baitzen aurrena Fagollagako burdinola eta geroago Zementu hidraulikoa egiteko fabrika, gaur egun zentral hidroelektriko bezala bukatzeko. Aipatutako harrizko torrea zementu fabrikari dagokio..
1750ean Eusenadako Markesaren bitartekaritzari esker, Fagollaga, Pikoaga eta Ereñotzuko burdinolek konpromisoa hartu zuten elkarrekin errege armada aingura eta ainguratzarrez hornitzeko. Itsas gorarekin batera garraitzen zuten materiala Donostia arte, Espainiako eta Europako portuetara iristeko. Frantzia, Ingalaterra edota Holandako merkatariak hurbiltzen ziren famatu bihurtu ziren Hernaniko armak erostera. Espainiako koroak izandako porrotek berekin eraman zituzten aurrez hitzartutako kontrata guztiak eta XIX.mendearen erdialdean amaitu zuen bere jarduera.
Aingura fabrikaren aztarnak gaur egungo eraikin batean izkutaturik daude. Gaur egungo errepidea egin zenean eraitsi omen zen fabrika zaharraren nabe nagusia baino han geratu dira, errepidearen ezkerretara langileen etxeak, ofizinak eta orduko eskola.