Etxolaberriko minak eta zentrala
Ereñotzu
Urumeak agindu izan du beti non egin behar zen lan, hau da, naturak baldintzatu du non eta nola garatzen zen industria eta honen adibide ditugu Etxolaberriko minak eta zentrala. Erreka zuloak izan dira leku egokienak urak indar handiagoa baitzuen eta egurra bertan zegoelako.
Ugaldetxo pasa eta eskubitako lehenengo bidegurutzea hartu eta Olazarko baserria pasata iritsi gaitezke bertara. Aipatzekoa da Etxolaberriko zubia ere, garai zehatza argitu ez bada ere oso zaharra eta ederra da. Pagoaga auzoa pasa eta Iyolaberriko baserritik ere iritsi daiteke bertara.