Aranoko errotak
Arano
Bi errota daude Aranon, goikoa eta behekoa, eta bien pareta zaharrek Latse erreka zokoko landaretza itxian berezko xarma gordetzen dute. Haietara iristeko ibilbidea zoragarria da, erreka bazterretik eta “Lamiosin” deituriko putzutik pasatzen dena.
Gerra ostean garrantzi berezia izan zuten Aranoko errotek, Gipuzkoako aldean zigilatuak baitzeuden errota guztiak. Gipuzkoar asko joaten zen ezkutuan bertara garia ehotzera.