Elamako burdinola
Goizueta
Elama errekak izena ematen zion burdinola dugu hau, Goizaringo burdinolaren ondoan zegoen eta kiskaltze labea zegoen bien erdian. Dirudienez, trena bertatik ateratzen zen, izan ere, errail bat ageri da gaur egun bi burdinolak elkartzen dituen pistan.
Artikutzako burdinolak XIV. mendetik dokumentatuta daude (Anizlarrea deitzen da Goizuetako beste lurrekin batera) lau burdinolak hidraulikoak ziren eta Orreagako Kolegiataren agindupean zeuden. Burdinolan 4-5 langile aritzen ziren eta baita gremio askotako langileak ere: karobigintza, ikazkinak eta eraikuntzako materialak eginez, adreiluk eta teilak.
Garai hauetako aztarnak oraindik era ageri dira.
Aipamen berezia merezi du minerala garraiatzeko ereiki zuten bide estuko trenbideak. 1898-1918ra Elamatik Oreretara bidea egin ohi zuen.