ETXEEN BISITA GIDATUAK GOIZUETAN
Goizuetatik paseo bat eman eta ezinezkoa da herritik barrena dauden antzinako etxe dotore eta irmoak ez ikustea. Gaur egun gelditzen diren eraikuntzarik nabarmenenak XVI-XVIII. mendeetan eginak dira. Garai hartako burdinolek herriari ekarritako garapen ekonomikoaren ondare dira.
- Noiz: Hilabeteko azken aste bukaeran, larunbata edo igandea.
- Iraupena: Ordubete edo ordu eta erdi.
- Nori zuzendua: Edonori (3-4 lagunetik aurrera izango dira bisitak).
Erreserba egiteko edota bestelako informaziorako harremanetan jarri: Jose Jabier Etxeberria
Telefonoa: 649 548 608
10€ (60min bisita) edo 13€ (90min bisita). Taldeko prezioa.