Goizueta

ETXEEN BISITA GIDATUAK GOIZUETAN

ETXEEN BISITA GIDATUAK GOIZUETAN

Goizuetatik paseo bat eman eta ezinezkoa da herritik barrena dauden antzinako etxe dotore eta irmoak ez ikustea. Gaur egun gelditzen diren eraikuntzarik nabarmenenak XVI-XVIII. mendeetan eginak dira. Garai hartako burdinolek herriari ekarritako garapen ekonomikoaren ondare dira.

  • Noiz: Hilabeteko azken aste bukaeran, larunbata edo igandea.
  • Iraupena: Ordubete edo ordu eta erdi.
  • Nori zuzendua: Edonori  (3-4 lagunetik aurrera izango dira bisitak).

Erreserba egiteko edota bestelako informaziorako harremanetan jarri: Jose Jabier Etxeberria

Telefonoa: 649 548 608

10€ (60min bisita) edo 13€  (90min bisita). Taldeko prezioa.