Txirritaren etxea
Ereñotzu
Jose Manuel Lujanbio Retegi, Txirrita, Ereñotzun jaio zen 1860.urtean, Latse baserrian. Nahiz eta txikia zela Errenteria bizitzera joan, eta Alzako auzora gero, Txirritak beti mantendu zuen lotura berezia Ereñotzu eta ereñozuarrekin. Izan ere, hamalau urte zituela plaza agerikoan kantatu zuen lehen aldiz, Ereñozuko San Antonio ermitaren aurrean.
Euskal herriko bertsolaririk gogoratuenetakoa da gaur egun. 1936ko bertsolari txapelketan txapeldun atera zen eta urte horretan bertan zendu zen.
Txirritaren jaiotetxearen jatorrizko lursaila Ereñotzutik pasatzen den errepidearen bestaldean dago, pista batean aurrera eginda ehun metro eskasera, Usoko errekaren ondoan, Txirrita irudikatzen duen harrizko bustoak seinalatua. Gaur egun baserri zaharraren paretak dira gelditzen diren aztarna bakarrak. Latxe izena duen etxea geroago eraiki zen (1919), Hijos de Jaime Puig Destilería de Leñas y Fábrica de Productos Químicos fabrika sortu zen garaikoa da (1886). Hala ere bertsolaria eta fabrikaren koinzidentzia ez da soilik geografikoa, izan ere dirudienez bertsolaria baserritik joatea eta fabrika eraikitzea garai berean gertatu ziren. Bertsolariak fabrika eraikitzen ari zen hargin andaluzari jarri zizkion bertsoak oso ezagunak dira.