Alduntzin jauregia

Goizueta

Alduntzin jauregia

Nafarroako Erresumako “Cabo de Armería” jauregietako bat da Alduntzinekoa, harkaitz gainean eraikia dagoen dorretxe zaharra. Fatxada barroko ederra dauka, XVIII. mendekoa. Bi ertzetan gizon eta emakume baten irudiak ikusi ditzakegu, baita egurrezko taila aparteko teilatu-hegal bikoitza ere.