Hernaniko hirigune historikoa

Hernani

Hernaniko hirigune historikoa

Urumea ibaiaren gaineko muino txiki baten gainean kokaturik dago eta, garai batean, harresiz inguratutako herria zen. Jatorrian zazpi sarrera-ate zeuden, baina gaur egun bik irauten dute zutik Felipe Sagarna Zapa kalean eta gaur egungo udaletxeko arkupea, garai bateko errege bidea . Kale Nagusia, Kardaberaz kalea eta Zapa kalea dira zaharrenak, bertan betidanik azokaren bilgunea izandako plaza (Plaza Berria) aurkitzen delarik. Eremuaren goialdean, Gudarien plazan, Udaletxea eta parrokia-eliza kokatzen dira. Erdi Aroko herriaren jatorrizko balioetako asko gorde ditu gune honek.

Hernaniko hirigune historikoa Euskal Herriko interes historiko-artistiko duen guneetako bat da.