Goizuetako etxeak

Goizueta

Goizuetako etxeak

Goizuetatik paseo bat eman eta ezinezkoa da herritik barrena dauden antzinako etxe dotore eta irmoak ez ikustea. Gaur egun gelditzen diren eraikuntzarik nabarmenenak XVI-XVIII. mendeetan eginak dira. Garai hartako burdinolek herriari ekarritako garapen ekonomikoaren ondare dira. Etxe hauek Goizuetako klimari eta biztanleen beharrei emandako erantzun bikain eta ederra dira, kalitate handikoak, Europako etxe onenen artean daudenak. Izaera bakarra izan arren, etxe guztiek bertan eskuratzen ziren materialez osaturik daude: harria, egurra, adreilua, burdina, zepa edo eskoria, buztina, karea, etab.

Aipatzekoak dira Mindebea Etxea, Maxalenea, Granada, Goiko Etxea, Herriko Etxea eta Martixoenea.