San Antonio Parrokia

Ereñotzu

San Antonio Parrokia

1866. urtean auzolanean eraikitako eliza da. Lanean ibilitako gizonetako bat Juan Bautista Lujanbio izan zen, Txirrita bertsolariaren aita. Harri-horma sendokoa, bi aldeko teilatua eta kanpai-horma aurrealdean. Eliza, gaur egun parrokia, Paduako San Antonio santuari omenduta dago.