Jasokundearen Eliza

Goizueta

Jasokundearen Eliza

Goizuetako eliza (1561-1725) gotiko errenazentista erakoa da eta bere neurri handiak nabarmen agertzen zaizkigu herriaren erdian: 37metro luze, 18metro kruzeroa eta 18 metroko altura. Erretaila nagusia (1762) "Rococo" erakoa da. Alboetan, pietatearen (XVI), Errosariko Ama Birginaren (XVII) eta Mikel Deunaren (XVIII) aldare txikia daude. Aipatzekoak dira: bataioko pila (XVI. mendekoa), bi pisutako egurrezko koroa eta Amezuak 1826-1935ean egindako organoa.