Hernani

IBILBIDEA TREN BERDEAN

IBILBIDEA TREN BERDEAN

Tren berdea hartu eta herrian zehar paseo polit bat emango da Hernaniko hainbat pasartetan oinarrituz grabatutako ipuin bat entzunaz.

Noiz: Larunbatero:  otsailean, martxoan eta apirilean eta Ostiral  Santu egunean. Arratsaldez.

Iraupena: 20 minutu inguru (16:45ean euskaraz, 17:15ean gaztelaniaz eta 17:45ean euskaraz).

Nori zuzendua: Edonori (batik bat umeei).

Tiketa trena hartu aurretik erosi beharko da, Biteri Kultur Etxean ipiniko den turismo informazio gunean (16:30etik aurrera).

  • Txotx denboraldian zehar turismo informazio gunea ipiniko da Biterin.

Ordutegia: Larunbatetan 10:15-14:15 / 16:30-19:30

            Igandetan 10:30-14:30

Informatzaileak gida lanak ere egingo dituenez, horretan ari den bitartean informazio gunea itxita egongo da.

0-3 urte: Doan / 4-15 urte: 1 €/ 16 urtetik gora: 2 €